XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

29. IRRATIA. Barnealdea, egun argiz

LURDESek irratiko estudiora begiratzen du kristalen atzekaldetik.

MINTZALARIA, kasko aurikularrak jantzita, mikrofono baten aurrean ari da hizketan.

MINTZALARIA.- Zornotzan jaio zen duela 28 urte.

Nautika ikasketak egitera etorri zen itsasertzera, eta egun euskarazko irakaslea dugu.

Konstelazioen izenak omen dira ikasleei irakasten dien aurrenekoa.

Kapitain frustratua, bestelako ikasketak egiten ditu orain....

MINTZALARIAk NAUFRAGIO TXIPIAren kontrazalaren irakurketa egiten du solaskide bati begira, KEPAri hain zuzen ere.

Buru makur dago hau, irakurketak lotsatua.

MINTZALARI.- Ados al zaude zure biografiarekin? KEPA.- Ez, inondik ere.

MINTZALARIA berriro ere entzulegoari zuzentzen zaio, mikroari hitz egiten dio.

MINTZALARIA.- Noski, poetek ez baitute biografiarik.

Poemak berak ditu poetak biografia... Horietako bat dugu gure estudioan, Kepa Errasti gaur aztertzen dugun liburuaren egilea... Naufragio Txipia....